Lan honen nondik
norakoak azaltzerako orduan, azaldu behar dugu, biok pilota zale amorratuak
garela, eta nahiko zabaldua dagoenez, pilotaren munduan, preparazio fisikoak ez
duela, futbola edota beste zenbait kiroletan adina pisu, alderdi horrekin sartu
nahi genuke, aztertuz, ze preparazio mota egiten duten, eta ze hutsune dauden
ikusi ahal izateko. Gure lana, esku pilotako binakako modalidadean zentratuko
litzateke, izan ere, partida gehien modu honetan jokatzen baitira.
Hasteko,
pilotaren ezaugarriak aztertu ditugu hainbat partida ikusirik. Honekin,
pilotari baten (aurrelari zein atzelari baten) frontoiko mugimenduak aztertu
ditugu. Gainera, tantuen luzapena eta abiadura ere neurtzen saiatu gara, eta
honekin atera dugun informazioarekin, zirkuito moduko bat prestatu dugu,
pilotariaren hainbat aspektu neurtzearren eta hobetzearren. Baina partiduak
aztertzeaz gain, pilotarien entrenamendu sistema ere aztertu dugu, honela,
alderdi fisikoa nola lantzen
duten ikusiz.
duten ikusiz.
Honetarako,
pilota partiduak aztertzeaz gain, Kepa Peñagarikanorekin elkarrizketa labur
zein mamitsua izan dugu, hark azaldu zigularik nolako entrenamedu sistema
erabiltzen duten. Gainera, “Pilotaren entrenamendu fisiko-teknikoa” eta “Esku
pilotaren prestakuntza” izeneko liburuak
aztertu ditugu, datu gehiago eduki nahirik. Hona hemen guk aztertutako guztia,
eskura!

No hay comentarios:
Publicar un comentario