Pilotaren erresistentziaz hitz egiterakoan, erresistentzia mota
desberdinez hitz egin behar dugu. Izan ere, kirol hau ez da atletismoren
antzeko modalidadeetan bezala sailkatzen. Hainbat berezitasun ditu mugitzeko
ahalmen, bide metaboliko eta lan/atseden erlazioarekiko. Aztertzerako orduan,
askosaz sakonago azter genezake, baina guk, faktore gutxi batzuk aztertuko ditugu, gure
testaren ingurukoak hain zuzen ere. Hona hemen pilotaren ezaugarri orokor
batzuk.
Pilota, gihar erresistentzi
orokorra deritzon motaren barruan sailkatzen da, izan ere, erresistentzia gihar masaren
bolumen totalaren 1/7-1/6 baino handiagoa izaten da. Mota hau ere ordea beste
bi azpimultzotan bereizten da, orokor anaerobikoa edo orokor aerobikoa. Gure
kirola ez da batean bakarrik zentratzen izan ere, partidaren luzerak,
erresistentzi aerobikora garamatza zuzenean, baina tantuaren iraupen laburrek,
eta deskantsu luzeek, erresistentzia anaerobikorantz. Beraz, erresistentziataz
hitz egitean, eta informazio iturri batzuk aztertuz, epe luzeko errendimendu
ahalmen anaerobikoaren ezaugarriak dituela ohartu gara:
- Iraupen maximoa: 30 eta 90 arteko segundo
- Errendimendua zati berdinetan ± sistema energetiko aerobiko eta anaerobikoetan oinarritzen da
- Segundo batetik bestera izan daitezkeen errendimendu jaitsierak kuantifikatu daitezke
Azkenik, aipatu, lehen esan bezala, ez dela
atletismoko probak bezela sailkatzen den kirola, izan ere, bertan, arerioa dela
eta, joko desberdinak eta mugimendu aldaketak sor daitezke. Gainera, pilota
kolpatu behar denez, indar batekiko erresistentzia lanak ere garrantzi
handia du. Iñigo Gallagak, bere liburuan aipatzen duen bezela, pilotaren
erresistentzia bi motetan banatzen da: Desplazamenduarekiko
erresistentzia, eta kolpeekiko erresistentzia (guk ez dugu
hau sakonduko, izan ere test-ean, desplazamenduarekiko datuak aztertu
baititugu).
No hay comentarios:
Publicar un comentario