KEPA PEÑAGARIKANOREKIN ELKARRIZKETA



Hau izan zen gure beste informazio iturria. Aspen jarduten duen pilotari batekin (atzelaria) elkarrizketa bat izan genuen, eta honek sakon azaldu zigun, zer eta nola lantzen zuten. Hainbat galdera prestatuta izateaz gain, berarekiko konfiantzak, beste hainbat aspektu kanpora atera zituen.
                                                           
Nola izaten da ,orokorrean, pilotari baten urteko planifikazioa?
  • Pilotaren mundua ez da futbolaren edo beste zenbait kirolen antzekoa. Izan ere, pilotan ez dago aurre denboraldia deritzonik. Partidarik gabeko uneak egon ohi dira, baina ez 3 hilabeteko geldiunerik. Beraz, urtean zehar karga antzekoa eramatea da logikoena, eta behar dugunean (txapelketak, partida garrantzitsuak, partida asko dauden uneak) kargaren aldaketa eta entrenamenduen aldaketak egiten ditugu.

Nola izaten da zuen asteroko planteamendua?
  • Astean 6 entrenamendu egiten ditugu, eta egun bat deskantso. Honek ez du esan nahi, 6 egunetan frontoia zapaltzen dugunik, baizik eta ariketak egiten ditugula 6 egunetan zehar. Errekuperazioko, erresistentziako, gimnasioko eta beste zenbait lan uztartuz, astean 6 egunetan txandala janzten dugula esan nahi dut, alegia.

Testak egiten al dituzue?
  • Testak baino gehiago, frogak egiten ditugu (erresistentziakoa, indarrarena, abiadurarena...). Baina ez dugu segimenturik egiten, urtean bat egiten da, eta gehienbat, gure ezaugarrien arabera, urtean zehar nolako entrenamentuak eta ze portzentaiatan lan egin behar dugun jakiteko egiten ditugu.

Zein motatako testak dira horiek?
  • Cooperren testa erresistentzia lantzeko
  • Indarrean, pixu maximoaren testa
    • Iskio
    • Sentadilla
    • Bizkarraldeko handia
    • Pektorala

  • Abiaduran, Squashean eginiko hainbat mugimendu (pilotaren ezaugarriekin bat datozenak) neurtzen dizkigute, ekite abiadura eta desplazamendu abiadura neurtuaz.

Asteko lana espezifikatuz, nola antolatzen duzue asteroko karga?

  • Igandean jokatzen dugula kalkulatuz, astelehenean errekuperazioko lana egiten dugu. Bakoitzak gustukoen duen lekuan korrika eta luzaketak egitean datza entrenamendu honek. Gero, eskuak ondo izanez gero, astean 2 aldiz pilotan jokatzen da frontoian, lan tekniko taktikoa eginez. Honetarako, asteartea eta osteguna dira egokienak, hurrengo partidura, eskuko minik gabe heldu ahal izateko. Hau dela eta, asteazkena eta ostirala erabiltzen da beste aspektu fisikoak lantzeko. Abiadura, erresistentzia, malgutasuna,...). Gainera, astero jokatzen ez duten pilotariak daudelarik, hauekin lana askosaz errexagoa da prestatzaile fisikoarentzat, izan ere, errekuperazioko eta aktibazioko lana kenduz gero, 2 egun gehiago izango genituzke lantzeko. Azkenik, deskantsu eguna, partida baino bi egun lehenago izango litzateke, hau da, igandean jolastuz gero, ostiralean jai.

Prestatzaileak nola esaten dizue zer egin?

  • Prestatzaileak berak, planilla batzuk prestatuak ditu, eta guri planilla horiek ematen dizkigu, gure prestazio momentuaren arabera. Partida asko jokatzen duenak, entrenamentu gutxiago egiten duenez, planilla horietan atzerago joango da, gutxi jokatzen dituenarekin alderatuz, izan ere, astean 5 sesio fisiko egin ahal izango baitu, partidarik ez duenak.

Ez al duzue bereizten atzelaria izan, aurrelaria, bizkorra, motela, indar asko, gutxi...
  • Ez, guztiok entrenamendu berdinak egiten ditugu, Tolosan entrenatzen dugunok behintzat...

Beraz, ez da batere pertsonalizatua, eta gutxiago espezifikoa...
  • Ez, esan beharra dago, bakoitzak bere entrenoa egiten duen arren, 3naka edo 4naka juntatzen garela, gure entrenamentuak egiteko, baina guztiok berdina lantzen dugu, betiere, prestakuntzan hori tokatzen bazaigu...
  • (Jokin Argote, pilotari ohia, ere han zegoen elkarrizketa entzuten, eta berak ere, gu bezala, ez zuen ulertzen, nola berak, Keparekin alderatuz ezaugarri desberdinak izan arren, entrenamentu berbera egiten zuten)


No hay comentarios:

Publicar un comentario