Aurkitutako informazioaarekin eta inguratu dugun datuekin, pilotarien entrenamenduan, hutsune handia ikusi dugu. Izan ere, artikuluetan esaten den bezala, tenis nahiz pilotako kirolean, mugimendu espezifiko asko ematen da, eta guk ez dugu ikusi, mugimendu horiek espezifikoki lantzen direnik (ez behintzat frontoian edota ahalik eta mugimendu errealenak egiten). Aztertu dugunaren arabera, mugimenduak edota lanak, aparte lantzen diren kirol bat dela ikusi ahal izan dugu (abiadura, kolpea, malgutasuna...bezalako gaitasunak bakarka landuz). Guk hau ekiditeko, Test edo zirkuito bat sortu dugu, pilotako aurrelariaren partiduko mugimenduak simulatuko dituena. Honekin, mugimenduak lantzeaz gain, urtean zehar pilotaria nola dagoen ebaluatu ahal izango dugu (desplazamendu abiadura, erresistentzia, erreakzio abiadura...).
Movimientos del tenis: La importancia del entrenamiento lateral artikulua hartu dugu datuak ateratzeko oinarri, bertan Mark S Kovacs (2009) horrela mintzatzen da: “Mejorar el movimiento especifico del tenis de un atleta requiere que el preparador físico comprenda los patrones de movimiento que ocurren durante el juego, puesto que los movimientos son muy específicos de una situación y se llevan a cabo en un entorno reactivo”. Tenisean bezela, pilotan ere, garrantzitsua da jakitea, zein diren pilotariak egingo dituen mugimenduak (edo antzerakoak) eta derrigorrezkoa deritzogu hori lantzea entrenamenduetan, azken finean, kirolari baten jomuga, lehiaketa ahalik eta gertuen simulatzea delarik.
- Frontoian, erresistentzia lantzeko, kolpe eta desplazamendua duen zirkuitu bat proposatzen da, baina ez da zehazten nondik norakorik.
- 40m ko abiadura testa
- Desplazamendu abiadura lantzeko test orokorra.

No hay comentarios:
Publicar un comentario